XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXIRRITA TORTURAPEAN HIL DUTE Maiatzaren 28an Txirrita-ren gorputza mugan harrapatu dute (Ipar aldean); 30 egun ba zen hila zela.

Apirilaren 25ean, Etxalar-en lau lagun, muga pasatzen ari zirelarik Goardia Zibilek ikusten dituzte.

Tiratzen dute eta Iñaki Hernandez harrapatzen dute, kolpatzen baitute.

Txirrita hiruetarik azken gelditzen da eta bere lagunek, egona zen lekuan polizia bat ikusten dute: CRS-ek berek orduan Jeep-ean bi kolpatuak (Iñaki eta Txirrita) ikusten dituzte.

Lau ordu berantago, Txirrita-ren etxea errejistratzen dute.

Nolaz, ez bazuten Txirrita harrapatua, hain laster haren zuzenbidea jakinen zuten?.

Bestalde, arratsean berean, Iparraldean errefujiatu batzuek eta bi lagunek bazter guztiak miatzen dituzte.

Gorputza harrapatu zuten tokian ere maiz pasatu ziren.

Autopsia-k ere dio tiro bakar bat zuela zangoan eta ez dela odolez husturik hila.

Erran gabe doa ere frantses poliziak edo kargudunek ezer ez dutela esan edo salatu.

Honela denak esan nahi du beraz, Txirrita kolpatu ondoan harrapatu dutela, torturatu, erahil eta Iparraldera bere gorputza ereman, bera hila zela sinest erazteko.

Manuel Maria Garmendia KORTATU. Apirilaren 18an, ABERRI EGUNEAN Vera de Bidasoan erahila.

Angel Iruretagoiena PIRU. Maiatzaren 8an Zarautzen hila.

Bernardo Bidaola TXIRRITA. Apirilaren hondarrean hil zuten.